null Ainara Moreno & Patxi Villén. Harpa eta uilleann pipe duoa

Ainara Moreno & Patxi Villén. Harpa eta uilleann pipe duoa

01/06/2019 - 01/06/2019

Ainara Moreno & Patxi Villén. Harpa eta uilleann pipe duoa

Ordutegia: 12:30
Tokia: Arabako Arte Ederren Museoa
Prezioa: Sarrera doan, aretoa bete arte

Ainara Moreno & Patxi Villén. Harpa eta uilleann pipe duoa

Irlandako lur zelten eta euskal musikaren tradizioak elkarturik bi musika tresnaren soinuen bidez:  harpa eta uilleann pipe edo gaita irlandarra.

Errepertorioak gai tradizionaletan du oinarri, eta Irlanda eta Euskadiko paisaia soinudunetan murgiltzen da, baina beste lur batzuetan geratuta, esaterako, Galizian, Eskozian edo Gaztelan. Errepertorio horretan xehetasun handiz erreparatuko diogu Turlough O’Carolan harpalari irlandar bikainari. 

Adin guztietarako ikuskizuna, batez ere, jaialdi edo musika zikloetako kontzertu kutunetarako eskainia.

 

Ainara Moreno Sáez de Adana & Patxi Villén Ruiz

Ainara Moreno Sáez de Adana, harpalaria

(Gasteiz, 1979)

Harpalaria eta Artearen Historiako lizentziaduna. Orain dela 20 urte hasi zuen bere lan ibilbidea eta, harrezkero, orkestra nazionaletan zein nazioartekoetan lan egin du, besteak beste, hauetan: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoa,  Reyno de Navarra Orkestra Sinfonikoa, Galiziako Real Filarmonia, Madrilgo Komunitatea, Massachussets Symphony Orchestra of Springfield, Türingen Philharmonie Gotha-Shul, Wiener Sinfonietta edo Israel Philharmonic Orchestra. Gasteizko, Bilboko edo Iruñeko bandetan ere egin zuen lan eta hainbat soinu bandaren grabazioetan ere lagundu zuen, besteak beste, hauetan: La Regenta, Pantaleón y las Visitadoras, Bajo la piel edo Open Windows.

Egun musikoterapeuta lanean eta bere instrumentu jardueran dihardu.

 

Patxi Villén Ruiz, uilleann pipe jotzailea

(Gasteiz, 1972)

Prestakuntza autodidaktako musikaria. Arku Atlantikoko musika tradizionaletik datorkio, ezbairik gabe, eragina. Batez ere pedal notak sortzen dituzten tradiziozko musika tresnetan du interesa: gaitak eta zarrabeteak.

Bere benetako zaletasuna gaita irlandar edo uillean pipea da. Musika tresna hori Mark Knopfler-en “The Call” diskoan entzun zuen lehen aldiz, non Liam O’Flynnek hainbat konposizio jotzen baititu. Parradust taldearekin jotzen du orain dela zortzi urtetik gora, eta harekin disko bat argitaratu du, eta Amiestu Sones taldearen disko batean egin du kolaborazioa. Beste talde batzuetan ere parte hartu du, hala nola, Kirrinkalariak edo Gandarwa taldeetan.

Orain del 6 urtetik Aitzina Folk jaialdi solidarioaren zuzendaria da (www.aitzinafolk.org ). Jaialdi horretan folk musikarako zaletasuna eta ataxia telangiectasia izeneko gaixotasuna dutenekiko elkartasuna uztartzen dira.

 

Programa

Harpa eta uilleann pipe duoa

O'FARRELL'S WELCOME TO LIMERICK  (Tradizio irlandarra / Tradición irlandesa)

STAR OF DE COUNTY DOWN (Tradizio irlandarra / Tradición irlandesa)

BOYS OF BLUEHILL  (Tradizio irlandarra / Tradición irlandesa)

OFF TO CALIFORNIA   (Tradizio irlandarra / Tradición irlandesa)

EAMONN AN CHNOIC  (O’Carolan)

GARRET BARRY JIG /  (Tradizio irlandarra / Tradición irlandesa)

WIND THAT SHAKES DE BARLEY  (Tradizio irlandarra / Tradición irlandesa)

EVEN SONG (Alasdair Fraser)

MARCH OF THE KING LAOIS   (Tradizio irlandarra / Tradición irlandesa)

ON CASTLE ROCK (Connie Dover)

ALTSASUKO SOKADANTZA  (Euskal tradizioa / Tradición vasca)

MARIÑELAREN ZAI (Tradizio eskoziarra, Sorotan Bele taldearen bertsioa / Tradición escocesa, versión Sorotan Bele)

LADY DILLON REEL AND JIG  (O’Carolan)

O’CAROLAN CONCERTO   (O’Carolan)

PLANXTY IRVING &  (O’Carolan)

SI BHEAG SI MHOR  (O’Carolan) 

DANNY BOY (Tradizio irlandarra / Tradición irlandesa)

WOMEN OF IRELAND &( Seán Ó Riada)

LARK IN THE MORNING (Tradizio irlandarra / Tradición irlandesa)

THE BUTTERFLY (Tradizio irlandarra / Tradición irlandesa)

PASACORREDEIRAS DO CONDADO (Tradizio galiziarra / Tradición gallega)

THISRI  (Ana Alcaide)

CAN CRO CRU (Anxo Pintos)