null AErrimatuk 12 bertsolari arabar eramango ditu abenduan lurraldeko 3 udalerritatik

AErrimatuk 12 bertsolari arabar eramango ditu abenduan lurraldeko 3 udalerritatik

AErrimatuk 12 bertsolari arabar eramango ditu abenduan lurraldeko 3 udalerritatik

Abenduaren 15ean eta 28an izango da, Eskuernagan, Langraizen eta Izarran, eta lau partaide izango dira toki bakoitzean.

Arabako Bertsozale Elkarteak antolatuta eta Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak finantzatuta dago.


AErrimatu, Arabako bertsolariak herriz Herri elkarteak 12 bertsolari arabar eramango ditu abenduan lurraldeko hiru udalerritatik. Arabako Bertsozale Elkarteak antolatutako ekitaldia da, eta Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak finantzatua.

Horregatik aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan Arabako Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak eta eta Uxue Díaz de Cerio Aizpeolea eta Irati Anda Arabako Bertsolarien Elkartekoek.

Egutegia

  • Abenduak 15ean, 13:00etan, Eskuernagako Kultura Etxean. Bertsolariak: Hegoi Amabizka, Iñaki Viñaspre, Orlando Arreitunandia, Paula Amilburu. Gai Jartzailea: Irati Anda.

  • Abenduaren 15ean, 18:30ean, Langraizko Gizarte Etxean. Bertsolariak: Irati Anda, Martin Abarrategi, Oihane Perea, Xabi Antia. Gai Jartzailea: Uxue Diaz de Cerio.

  • Abenduaren 28an, 19:00etan, Izarrako Kultura Etxea Bertsolariak: Aitor Ugarte, Eli Zalduna, Peru Abarrategi, Unai Anda. Gai Jartzailea: Marta Ugarte.

Saioen helburua gozatzea da, eta ez da irabazlerik izendatuko.

Argibide gehiago, hemen:

Arabako Bertsozale Elkartea: Uxue Diaz de Cerio Aizpeolea

Tel.: 675.707.971  

araba.sustapena@bertsozale.eus 

www.bertsozale.eus/araba.