null EL MUSEO DE LOS SENTIDOS. Disziplina anitzeko eszenaratzea

EL MUSEO DE LOS SENTIDOS. Disziplina anitzeko eszenaratzea

18/05/2019 - 18/05/2019

EL MUSEO DE LOS SENTIDOS. Disziplina anitzeko eszenaratzea

Ordutegia: 12:30
Tokia: Arabako Arte Ederren Museoa
Prezioa: Sarrera doan aretoa bete arte.

Museoa, eszenatoki eta pertsonaia gisa. Disziplina anitzeko eszenaratzea, SENTITZEKO. Arantza Cordero

Arantza Cordero arduratuko da eszenaratzeaz, bisitaldi fantastiko baten bitartez. Bertaratutakoekin elkarreraginean arituko da, inork ez diezaion sentitzeari utzi. Hainbat arte ukitu izango dira: dantza. musika. umorea. antzerkia. moda.... zentzumen guztiak nahas daitezen eta zentzumen inprobisatuak ere izan daitezen.

 

Museoen Nazioarteko Eguna 2019, Arabako Arte Ederren Museoan

2019ko Museoen Nazioarteko Egunaren gai nagusia museoek euren komunitateetan eragile aktibo moduan dituzten eginkizun berriak izango dira, goiburu honekin: Museoak ardatz kultural bezala: Tradizioaren etorkizuna. Museoek gizartean duten eginkizuna aldatzen ari da. Euren burua berrasmatzen ari dira museoak etengabe, are interaktiboagoak izateko asmoz, bisitaria erdigunean jarrita, komunitateari begira, malgu, egokigarri eta mugikor.

Ardatz kultural bihurtu dira, plataforma gisako jarduerarekin, non sormena ezagutzarekin konbinatzen den eta bisitariek eskura duten elkarrekin sortzea, partekatzea eta elkarri eragitea. Eginkizun nagusiei eusten dieten aldi berean (biltzea, kontserbatzea, komunikatzea, ikertzea, erakustea), museoek euren praktikak eraldatu dituzte, zerbitzua ematen dieten komunitateetara hurbildu ahal izateko.

Museoak kultura zentroei dagozkien eginkizunetan gero eta gehiago garatzen doazen neurrian, euren bildumak, historiak eta legatuak ohoratzeko modu berriak ere aurkitzen dituzte era berean. Hala, sortzen joan dira etorkizuneko belaunaldientzako esanahi berriak izango dituzten tradizioak, baita esangura ezezagun bat ere, gero eta anitzagoak diren bisitari garaikide globalentzat. Eraldatze horrek, museoetako teorian eta praktikan eragin sakona izango duelarik, museoetako profesionalak derrigortu egingo ditu orobat museoen berezko balioa birpentsatzera eta euren lanaren izaera bera zehazten duten muga etikoak auzitan jartzera.

Aldi berean komunitatearentzako arreta-gune eta mundu-sarea osatzeko atal izanda, museoek euren tokiko komunitateen premiak eta ikuspegiak testuinguru globalera bihurtzeko plataforma bat eskaintzen dute

 

Museo de Bellas Artes de Álava

Paseo Fray Francisco 8

01007  Vitoria-Gasteiz

945181918  museobellasartes@araba.eus