Kulturako Aparteko laguntzen aurkezpena Topaketak 2021 - kulturaraba
Arabako Foru Aldundiko Kulturako Aparteko laguntzen aurkezpena. Topaketak 2021
17/03/2021 - 17/03/2021

Ordutegia: 17:00
Tokia: Online
Prezioa: Doan, aldez aurretik izena emanda
Martxoaren bigarren hamabostaldian, Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailaren hurrengo deialdiaren argitarapena aurreikusita dago Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean: Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko kultura eta sormen sektorearen gastu arrunterako aparteko laguntzak.
KulturAraba Bulegotik, laguntza hauek aurkezteko ONLINE saioa antolatu dugu. Saioa martxoaren 17an izango da, arratsaldeko 17:00tan eta edukiera mugatua izango du. Izen-ematea martxoaren 17ko 09:00ak arte irekita egongo da.