null Euskelelea

Concierto

Euskelelea

Euskelelea

Kontzertua Arabako Antzinako Musikaren 41. Astearen barruan
 

 

Euskelelea

 

EUSKAL BARROKENSEMBLE

 

Juan Kruz Igerabide idazlearen ipuin batean oinarrituriko ikuskizuna

 

  • Maika Etxekopar, kontalaria
  • Mixel Etxekopar, ahotsa eta txirula-jotzailea
  • Miren Zeberio Etxetxipia, arrabita-jotzailea eta biolin barrokoaren jotzailea
  • Lixsania Fernández, zango-biolaren jotzailea
  • Daniel Garay, perkusio-jotzailea
  • Xabier Berasaluze Leturia, pandero- eta zapata-jotzailea
  • Pablo Martín Caminero, kontrabaxu-jotzailea
  • Enrike Solinís Azpiazu, euskelele-jotzailea eta gitarra barrokoaren jotzailea, ideia originalaren sortzailea eta musika moldaketen egilea

 

Baziren behin lamia batzuk,Euskal  Herriko baso zoragarri batean jostatzen zirenak, paletan jolasten. Bat-batean, Mari jainkosak pala horietako bat hartu, barrutik hustu eta lau soka jarri zizkion: bat marroia, lurrarentzat; beste bat urdina, urarentzat; hirugarrena gardena, haizearentzat; eta azkena gorria, suarentzat. Horrela sortu zuen euskelelea...

Ikuskizun hori Enrike Solinísen jatorrizko ideia batean eta musika-tresnan oinarrituta dago. Testuen egilea Juan Kruz Igerabide poeta ospetsua da, Maika Etxekopar aktore eta kantariak ahotsa jartzen diolarik. Euskal Barrokensemblek jotako doinu eder eta zaharrez gain, Irrimarra ilustratzaileak proiektaturiko irudiak ere ikusiko dira.

 

  • Ikuskizuna euskaraz izango da,gaztelaniaz gaintitulatuta
  • Gomendaturiko adin-tartea: 3 urtetik aurrera
  • Iraupena: 75 min.

 

Datak

2023/09/08

Ordutegia

18:00

Tokia

Vital Fundazioa Kulturunea (C.C. Dendaraba)

Vitoria-Gasteiz

URL - Web
sarrerak erosi