Topaketak - Programa Formativo - kulturaraba
- kulturaraba
- KulturAraba Bulegoa
- Topaketak
Topaketak - Prestakuntzaprograma

Topaketak. KulturAraba Bulegoaren ezagutza eremua
KulturArabak kultura sektorerako diseinatutako prestakuntza programa da.
Arabako Lurralde Historikoan kultura osatzen duten entitate eta erakundeetan eskuragarri dauden baliabideak indartzeko urtero jardunaldi batzuk egitea aurreikusten da. Proposamena bulegotik egin den entzute aktiboaren emaitza da, eta sektoreko profesionalek egindako kontsultetan adierazi dituzten kezka nagusiei helduko die.
Saio bakoitza gaian aditua den pertsona batek gidatuko du, eta talde hausnarketarako denbora bat ere hartuko du.
KulturAraba Bulegoa, kultura eta sorkuntza sektoreari arreta emateko bulegoa, Arabako Foru Aldundiaren proiektua da.
Aurten formakuntza-gune berri bat inauguratuko dugu non 2025-2026rako gure programazio osoa aurkituko duzun. Bertan zerbitzutik sortutako materialak eta baliabideak ere zintzilikatuko ditugu. Sar zaitez!
2022ko urtarrilak 26, asteazkena, 17:30 - 19:30 Josian Llorente Saio honetan, edozein kultur proiekturen hasieran jarriko dugu arreta; ideia sortu ondoren, nola islatu paperean? Helburua zuen kultur proiektu bakoitzerako edukien aurkibide argi eta egoki bat sortzea izango da , aurkezpen-txosten bati forma emateko, bezero potentzialentzat erabilgarria dena, baina baita laguntza publikoen deialdietan parte hartzeko ere. Josian Llorente Ikertzaile independentea da, ikaskuntzen laguntzailea eta ...
2022ko martxoak 23, asteazkena, 17:00 - 19:00 Miren Lauzirika (Art for Life!) Saio honek tresna praktikoak eskaini nahi ditu sormen- eta kultura-arloko lan profesionalari balioa emateko eta diruarekin dugun harremanari buruzko hausnarketa bateratua sortzeko. Saioaren helburua kulturan lan egiterako orduan aurreiritziak kentzeko klabeetan pentsatzea da: nola lortu beste pertsona batzuek zure lana baloratzea?, nola eraldatu diruaren inguruan ditugun usteak? edo nola eragiten dute sinesmen horiek k...
2022ko maiatzaren 25a, asteazkena, 17:00 - 19:00 Vicky Duro (Kulturgest) Saio honek kultura eta sormen sektoreko jabetza intelektualaren mundu ezezagunera hurbilketa txiki bat izan nahi du. Prestakuntza-saioaren helburua jabetza intelektualaren inguruko oinarrizko kontzeptuak ezagutaraztea da, autorxs/creadorxs gisa sortzen zaizkigun zalantza horiei guztiei erantzuteko: zeintzuk dira nire egile-eskubideak?, nire obra erregistratu behar dut babesteko?, nola?... Saioan, Vicky Durok kasu praktiko...
2022ko urriaren 3a, astelehena, 17:00-19:00 Enara Garcia (K Bulegoa) Zure proiektuak dirulaguntza publiko bat jaso badu, udaren amaierarekin batera egindako lana ebaluatzeko eta laguntza guztiak justifikatzeko unea iristen da: zer sartu behar dut justifikazioan?, zer ebaluatzen da?... Zeregin horretan laguntzeko, prestakuntza-saio hau eskaintzen dizugu. Bertan, zure kultur proiektuak ebaluatzen eta jaso duen laguntza ekonomikoa behar bezala justifikatzen ikasteko gako eta baliabide garrantzitsua...
Azaroak 3, 17:00-19:00 I Online (Zoom bitartez) Vicky Duro (Kulturgest) Autonomoa bazara, ziur aski TicketBAIren berri izango duzu. Eta, gainera, artea eta kultura sektorean lan egiten baduzu, seguruenik hitz hau entzutean zure hankak dardarka jarriko dira eta galdera pila bat etorriko dira zure burura: zer da TicketBAI?, nori eragiten dio?, noiz hasi behar dut erabiltzen?, zigortu nazakete ez badut ezartzen?, nire fakturazio-sistema aldatu behar dut?. Saio honetan galdera arruntei erantzuten sa...
Martxoak 22, 17:00 – 19:00 Formatzailea: Leyre Martinez, KulturAraba Bulegoko kultura- bitartekaria Dirulaguntzen mundua korapilatsua eta, are gehiago, ulertzeko zaila izan daiteke ez baditugu bere mekanismoak eta hizkuntzak ezagutzen. Zeregin horretan laguntzeko eta hurbilketa errazteko, prestakuntza-saio hau eskainiko dizugu. Bertan, zure kultura-proiektua dirulaguntza publiko batera aurkeztu aurretik kontuan hartu beharreko gomendio orokorrak eta oinarrizko baliabide erabilgarriak partekatuk...
Maiatzak 10, 17:00 – 19:00 Online (Zoom bitartez) Lehen enkarguak onartu eta gure jarduera hasterakoan, gure lanagatik kobratzeko ilusioarekin batera, profesional batek aurre egin behar dion lehen erronka iristen da: zerbitzuen fakturazioa. Saio honetan, faktura bat egiteko orduan sortzen diren galdera ohikoei erantzuten saiatuko gara: nola fakturatu daiteke?, zer zerga mota hartu behar ditut kontuan?, nola aplikatzen dira BEZ mota ezberdinak?, zer da PFEZa?, faktura mota ezberdinak... Saioan ze...
Ekainak 14, 17:00 – 19:00 I Ignacio Aldekoa Kultura Etxean (2.Aretoa, Orisol) Komunikazio eraginkorra funtsezkoa da edozein kultur proiektu arrakasta izateko. Tailer honetan, komunikazio-estrategia sendo batek zure proiektuaren ikusgarritasuna, irismena eta inpaktua nola hobetu dezakeen aztertuko dugu, baita zure entzuleekin benetan eta zuzenean nola konekta zaitezkeen ere. Saioan zehar, eremu artistiko-kulturalari lotutako adibide praktikoak eskainiko dira eta, beti bezala, zalantzak partekatze...