Ikastaroak

Arabako artistentzako eta kultura- eta sormen-eragileentzako kultura-ekintzailetzako tailerra

Tailer hau ekintzailetza irteera profesional gisa esploratu nahi duten artista eta eragile kulturalentzat pentsatuta dago, edo dagoeneko proiektu bat esku artean duten profesionalentzat, urrutirago nola eraman jakinean dabiltzatenak, alegia.

Arabako Merkataritza Ganberaren eskutik, baliabideak, tresnak eta laguntza aurkituko dituzu, beldur gutxiagorekin autonomo izateko pausoa eman dezazun.

Ospatu Artearen nazioarteko Eguna Arabako Merkataritza Ganberarekin eta KulturAraba Bulegoarekin batera, zure bidelagunak.

Plaza mugatuak.

Zalantzaren bat baduzu, idatzi kulturarababulegoa@araba.eus helbidera.

Data

15/04/2026

Ordutegia

17:30-19:30