Agenda - kulturaraba
Ikus-entzunezko emanaldiak
"Hombre bala" (Florida Zinemak)
Mikel Erentxunen 40 urteko ibilbide musikalak, bere 60 urteek eta bikotekidearekin daramatzan 25 urteko harremanak aitzakia dira estatu mailako musika eszenako artistarik eraginkorrenetako baten bizitza eta historia kontatzeko. Artistaren ibilbide profesionalaren eta bizitza pertsonalaren artean nabigatzea film honen funtsa da.
Heriotzari dion beldurra eta, batez ere, denboraren joanari aurre egiteak Mikeli bere bizitzan erabaki garrantzitsuak hartu behar izatea eragiten dio.
Data
05/02/2026
Ordutegia
19:30
Tokia
Florida Zinemak
Prezioa
8 €