Erakusketak

Gazte Klik Klak 2025 lehiaketako lan irabazleen erakusketa

Gazte Klik Klak argazki eta ikus-entzunezko ekoizpeneko lehiaketaren hamabosgarren edizioko lan irabazleak eta aukeratuak biltzen dituen erakusketa urtarrilaren 16an, inauguratuko da, 19:00etan. Lehiaketara aurkeztutako 19 lanen artean, epaimahaiak hamar aukeratu zituen, eta otsailaren 13ra arte egongo dira ikusgai LABE Gazte Laborategian.

Vitoria-Gasteizko 14-25 urteko gazteei zuzendutako ekimen honen edizio berriak zaporeak izan ditu ardatz, zentzumenak pizteko eta arimarekin dastatzen denari eta irudietan proiektatzen denari buruz hitz egiteko proposamenak bilatuz. Lehiaketa Udaleko Kultura eta Gazteria Zerbitzuek antolatu dute, eta Sortzen gazte-sorkuntzako programaren barruan dago. Gainera, Laboral Kutxaren laguntza jaso du.

Datak

16/01/2026 - 13/02/2026

Tokia

Labe Gazte Laborategia

Prezioa

Doan