Kontzertuak

Larunbat musikalak 2026 Araban: La mirada de Orfeo: "Cartas desde mi celda"

OHARRA: Ezinbestekoa gonbidapena (1 sarrera = haurra+heldua). Gonbidapena duten pertsonei sartzeko ateak ekitaldia hasi baino bost minutu lehenago itxiko dira, eta une horretan sarrerak baliorik gabe geratuko dira. Leku librea izanez gero, gonbidapenik gabe sartzeko aukera izango da edukiera bete arte.

Larunbat musikalak formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien zikloa da, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela eta beste kultura batzuetako musika errepertorioak barne hartzen dituena. 

2026ko Larunbat musikalen programazioa askotarikoa izango da aurten ere, eta bultzada berezia emango zaie gazteei eta tokiko artistei. Soinu eskaintza desberdina izango da, azken batean. Izan ere, ziklo horretan bertako artista ugari izaten da beti, baina, era berean, beti egoten da tokia Euskadiko eta Espainiako beste leku batzuetako interpreteen talenturako eta garapenerako. 

La mirada de Orfeo taldeak Cartas desde mi celda kontzertua aurkeztuko du.

Ahotsa eta pianoa.

Data

07/02/2026

Ordutegia

12:30

Tokia

Ignacio Aldecoa Kultur Etxea

Prezioa

Doan