Agenda - kulturaraba
Kontzertuak
PAUL CASAL
Paul Casal Kortabarria (Aretxabaleta, 1988), musikari eta kanta sortzaile euskalduna da. Mota ezberdineko proiektuetan murgildurik izan da bere hogei urteko musika ibilbidean (DROP!, Ateri, Wood Strings, Scam…), punk eta rocketik, hardcorera, musika akustikoaren doinuak ahaztu gabe.
8 diska kaleratu ostean proiektu ezberdinekin, azken urteetan ere, bakarlari bezala bere kitarra akustikoaz, euskarazko kanta samurrak eta gogorrak oparitzen ditu, bihotzetik egindako musika oholtzaratzen adin guztientzat filtrorik gabe.
Data
15/01/2026
Ordutegia
19:00
Tokia
Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia
Prezioa
Doan