Agenda - kulturaraba
Bestelakoak
2025-2026ko Gabonetako egitaraua Arabako Foru Museoetan (Bisita gidatuak)
Arabako Museoen Foru Sarea magiaz eta kulturaz betetako Gabonak bizitzeko prestatzen ari da; izan ere, bisita gidatuak eta adin guztietako pertsonentzako Gabonetako tailerrak antolatu ditu. Abenduan, Arabako museoek aukera paregabea eskainiko diete familiei artera, historiara eta zientziara hurbiltzeko jarduera bereziez gozatzeko.
Bisita gidatuak: 12:00etan
- Arabako Arte Ederren Museoa: abenduak 6, 8, 14, 20 eta 27.
- Bibat Museoa: abenduak 6, larunbata.
- Arabako Natura Zientzien Museoa: abenduak 7, igandea.
- Arma Museoa: abenduak 8, astelehena.
Umeentzako (5-11 urte) Gabonetako tailerrak:
- Foru sareko museo guztietan, abenduaren 24an, 26an, 30ean eta 31n, 11:00etatik 13:00etara, Arte Ederren museoan izan ezik, ez baitu tailerrik egingo 31n, abenduaren 27an baizik.
Jarduera guztiak doakoak dira, baina plazak mugatuak. Parte hartzeko, dagokion museoaren telefonora deitu behar da, izena emateko.
Gabonetan aukera berezia izango da Arte Ederren Museoan, Bibaten, Natura Zientzien Museoan eta Arma Museoan familian gozatzeko eta kultura beste modu batean bizitzeko
Datak
06/12/2025 - 27/12/2025
Ordutegia
12:00
Prezioa
Doan