Agenda - kulturaraba
Kontzertuak
Aitzina Folk 2025: ZIZA FOLKS
2025eko Aitzina Folk jaialdiaren barne.
Ziza Folks Gasteizko musika taldea da, folk musikarekiko maitasun sakonetik sortua. Maialen Fernandez (biolina eta ahotsa), Miren Eeles (biolina, pianoa, bodhrana) eta Ane Belen Ruiz (biolontxeloa eta ahotsa) musikariek osatzen dute hirukotea. Taldekideek musika klasikoko prestakuntza sendoa izateaz gain, herri-tradizioekiko lotura handia dute.
Taldea osatzen duten kideek Gasteizen antolatzen diren Jam session-etan eta musika-ekitaldietan ezagutu zuten elkar. Beraz, ekitaldi horiek izan ziren proiektu honen abiapuntua. Musikaren bidez, esperientzia hurbilak eta partekatuak sortu nahi dituzte.
Ziza Folks taldeak iberiar folkloreko kantu tradizionalak eta kantu zeltak bertsionatzen ditu, baina bere errepertorioa sustrai ezberdinetako eraginekin aberasten da: euskal eta galiziar musikatik hasi eta Eskozia, Bretainia eta Irlandako soinuetaraino. Kulturen arteko bidegurutze horretan, espazio libre eta abegitsua bilatzen dute hango eta hemengo musika sentsibilitate handiz adierazteko.
11/10/2025
19:00
Santa Maria Katedrala
Doan (gonbidapenarekin)