Erakusketak

"Donemiliagako Goldea"

Zer da «Donemiliagako Goldea»?: 1025ean egindako zerrenda bat, Arabako 307 herrixkena, Donemiliaga Kukulako monasterioari gauzatan (golde hortzetan) zergak ordaintzen zizkiotenak. Garai hartan, Araba eta Errioxa Iruñeko Erresumako zati ziren, eta dokumentuak lehen aldiz erakusten zuen Araban hainbat herri zeudela, hala nola Gastehiz, Hagurahin, Dullanzi, Zalduondo, Barrundia, Quartanigo eta abar.

Aurten, «De ferro de alaua» erakusketa inauguratu da, Donemiliagako Goldearen milurtekoaren urteurrena ospatzeko.

Donemiliagako Goldearen milurtekoaren urteurrenaren oroitzapen koadernoa hemen deskarga daiteke: https://web.araba.eus/documents/d/araba/ferro

Erakusketa herri-herri ibiliko da eta Aramaion ere, ikusteko aukera izango da:
  • Noiz: Azaroaren 10etik 17ra
  • Non: Santa Kruz Abadearen plazan

Datak

10/11/2025 - 17/11/2025

Tokia

Santa Kruz Abadearen plaza

Prezioa

Doan