Agenda - kulturaraba
Ikus-entzunezko emanaldiak
"GO!AZEN 12.0" (Denboraldi berriaren aurrestreinaldia) Aramaio
Maitanek ideia zoragarri bat garatu du aurten: Basakabi “bigarren aukeren” udalekua bilakatu du. Kontua da Garaziri ez diola bere planen berri eman eta Basakabi arazoak dituzten gaztez bete da. Hemendik aurrera udara zaila biziko dute Garazik eta Maitanek Basakabin.
Etorri diren gazte berriek iskanbilak sortuko dituzte eta, gainera, Kuxkuxero izeneko pertsona batek, ikasle guztien inguruko informazioa zabalduko du sare sozialetan. Maitasuna, anaien arteko gorrotoa, mendekua eta, jakina, abesti berri ugari!
Adina: + 6 urte.
Data
07/11/2025
Ordutegia
17:00
Tokia
Aramaioko Kultur Etxea
Prezioa
Doan