Erakusketak

"Errobera artean"

Bizikleta eta mugimendua inspirazio iturri izan dira garai guztietako artistentzat, pintura, eskultura, instalazio… ugari sortuz. Obra handiak egin dira, hala nola Henri Toulouse Lautrecen “La cadena Simpson” (1896), Natalia Goncharovaren “El ciclista” (1913), Fernand Legerren “Ocio sobre Fondo Rojo”, Marcel Duchampen “Rueda de bicicleta” edota Picassoren “Cabeza de toro”. Errobera artean erakusketak bizikletek eta, batzuetan, Eibarko industriak arte sorkuntza garaikidean izan duen eragina erakusten du.

Datak

06/11/2025 - 01/02/2026

Ordutegia

Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-18:30, igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00, astelehenetan itxita (jaiegunak izan ezik).

Tokia

Arabako Arma Museoa