Agenda - kulturaraba
Bertsolaritza
Bertso ekitaldi berezia: Uxue Alberdi, Sustrai Colina, Unai Iturriaga
Marwa Arsanios (Washington. D.C., 1978) artista libanoarraren Lurrak ez du jaberik izango erakusketak lurra banatzeko eta erauzteko politikari buruz egindako ikerketaren kapitulu berri bat aurkeztu du, Kurdistanen, Iraken, Siriako ipar-mendebaldean, Kolonbian eta Libanon lurra erreklamatzeko borroketan oinarritua. Erakusketa honen harira, Artium Museoak bertso-saio bat antolatu du connsonirekin elkarlanean.
Bertso saioa Zirriborroak eta gero argitalpenean oinarrituta dago, besteak bests, Katixa Agirre, Harkaitz Cano, Belen Gopegui eta Patxi Zubizarreta idazleen kontakizun laburrak biltzen dituen consonniren bilduma. Etorkizun utopikoetan gauzatzen diren alternatiba sozial, kultural eta afektiboei buruz hausnartzen duten alegiak.
Uxue Alberdi, Unai Iturriaga eta Sustrai Colina bertsolariek saio bat eskainiko dute bi proiektuen kezka nagusiei buruz, eta Ainhoa Urien izango dute lagun, gai-jartzaile.
08/11/2025
12:00
Artium Museoa