Jaialdiak

FIAR 2025 - Arabako Harreman Arteen Jaialdi Ibiltaria

Artea esperientzia partekatu gisa. Premisa horrekin dator FIAR – Arabako Harreman Arteen Jaialdi Ibiltaria, artista, herritarrak eta lurraldearen arteko harremana eraldatzea proposatzen duen kultur topaketa berria. Urriaren 8tik 12ra, FIAR-ek programa bizi eta anitza zabalduko du Araban zehar, sei gune ezberdinetan, “jaialdi-erakusleiho” ereduaren ordez trukea, parte-hartze aktiboa eta topaketa erdigunean jarriz.

Elkar ezagutzeko, sentitzeko eta pentsatzeko jaialdia. FIAR-ek tailerrakhitzaldiak, instalazioak, dantza eta antzerki piezak, hiri-interbentzioak eta espazio arrunt eta naturaletan esperientzia eszeniko bereziak proposatzen ditu. Publikoak jarduera doakoak aurkituko ditu plazetan eta kaleetan, eta baita edukiera mugatuko proposamenak ere antzokietan eta aretoetan, aldez aurretik sarrera erreserbatzera gonbidatzen dutenak.

Programa nabarmenduak:

  • Geosensibles (Beatriz Lagartos): Entziako mendilerroan esperientzia sentsoriala, non artea eta ekologia paisaiarekin solasean jartzen den.
  • Objektu Oroimenaren eta Objektutegiaren Tailerra (Ana Ulloa): Eguneroko objektuen bidezko bidaia, oroimen bizien artxibo gisa.
  • Enbor(r)ak (Harreman Teatro): Plaza publikoetan dantza-antzerkia, tradizioaz, gatazkaz eta identitateaz hausnartzen duena.
  • Gymkhana (Aurora Diago): Zaintzei buruzko pieza parte-hartzailea, umorea eta samurtasuna uztartzen dituena.
  • Maitasun Istorioen Dohaintza Bulegoa (Clara García Fraile): Maitasun istorioak eman edo jasotzeko gune irekia.
  • Bizi den ahotsa (Porpol Teatro – Gentzane Martínez de Cestafe): Nerabeek jatorrizko bakarrizketak aurkezten dituzte espazio publikoan, belaunaldien arteko elkarrizketa sustatuz.

Kultura eta iraunkortasuna erdigunean:

Jaialdiaren inaugurazioak Kultura eta Iraunkortasun Topaketa hartuko du, Iara Solanok (FIAR-eko zuzendaritza artistikoa) eta Beatriz Lagartosek (FIAR-eko produkzioa eta iraunkortasuna) gidatutako gogoeta gune bat. Proposamenak kultura ekosistema bizi bezala eta harreman artea zaintza eta birsorkuntza praktika gisa jorratzen du.

Programa osoa eta sarrerak erosteko aukera esteka honetan:
https://linktr.ee/festivalfiar. Jarduera batzuk doakoak dira; beste batzuk, berriz, izen-ematea edo sarrera erreserbatzea eskatzen dute.

FIAR-ek herritarrak gonbidatzen ditu artea amankomuneko, ustekabeko eta gizatiarrenekotik bizitzera, lehen edizio hau posible egin duten erakundeei eta administrazioei eskerrak emanez.

 

Datak

08/10/2025 - 12/10/2025