Antzerkia

Euskararen Nazioarteko Eguna 2025, Gasteizen: "Doinuen irria"

  • Haurrak. 1-3 urte
  • Euskara

Ipuin motzak, haur kantak, olerkiak eta esku jokoak prest ditugu tarte dibertigarri bat pasatzeko. Zatoz gurekin musika eta ipuinek doinuen irria nola sortzen duten ikustera!

Ipuin kontaketa Lur Usabiagaren eskutik

Sarrerak erosteko datak
Noiztik: 2025/11/18 08:30 Noiz arte: 2025/12/02 18:00
  • Sarrerak aurrez aurre erostea:sarrerak edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere eros daitezke, frontoietan izan ezik.
  • Prezioa: 1,00 €
  • Haurrentzako jardueretan, haurrek bakarrik erosi beharko dute sarrera, edo izena eman. Adierazitako adin-tartea errespetatu.
  • Lau urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan, heldu baten laguntza nahitaezkoa da (heldu bakar bat haur bakoitzeko). Bost urtetik gora, berriz, helduen laguntza aukerakoa da.
  • Ohartzen bazara haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten duela, hobe duzu gelatik irtetea eta hurrengo batean saiatzea.
  • Egiaztatu datuak erosteko edo izena emateko unean. Ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik.
  • Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.
  • Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan, ezta argazkirik edo bideorik egin jardueretan, baimenik gabe.

Artistak: Lur Usabiaga

Jarduera hau Udal Liburutegi Sareko 2025eko urritik abendura bitarteko programazioaren parte da. Kontsultatu jarduera guztiak liburutegien agendan.

 

Data

02/12/2025

Ordutegia

18:00-18:35

Tokia

Iparralde Gizarte Etxea

Prezioa

1 €