Hitzaldiak

Komikia eta nobela grafikoaren kluba (2025-2026): "Hodeien gaineko aldean"

Klub honek ibilbide bat egiten du joera, genero eta herrialde desberdinen adierazgarri diren komikietan, euskaraz eta gaztelaniaz. Obretako lau emakumeek sortu dituzte eta lau gizonek.

Dinamizatzailea: Saioa Aginako.

Saio guztiak arratsaldeko 7etan dira.

Hodeien gaineko aldean. Bertol Arrieta
2026-01-13

 

Bikotekidearen suizidioak sortutako mina jasan ezinda, bidaia batean abiatuko da Leire. Gasolindegi batean egin beharko dio aurre doluari, Fernando Rusek Artikoan bizi izan zuen abentura lagun duela: 800 kilometroko bidaia, bakarrik eta oinez.

Data

13/01/2026

Ordutegia

19:00

Tokia

Ignacio Aldecoa Kultur Etxea

Prezioa

Doan