Agenda - kulturaraba
Antzerkia
MagialdiAraba 2025 (Laudio)
MagialdiArabak 11. urteurrena beteko du, eta lurraldeko 18 herritara eramango du ilusioa abuztuaren 28tik irailaren 14ra bitartean.
Programa horren barruan egongo dira hurbileko magia emanaldiak eta haurrentzako eta adinekoentzako magia lantegiak, Asier Kidam, Tor Magoa, Hodei Magoa, Imanol Ituiño, Txoborro Magoa, Andoni Magoa eta Mago Altrius artisten eskutik.
Lantegi guztiak euskaraz eskainiko dira.
Irailaren 8an Laudio bisitatuko du MagialdiArabak.
18:00: Magia tailerrak (7 eta 12 urte bitarteko haurrentzat) | Kasinoa
18:30: Magia gertutik | Tabernak
19:30: Magia ikuskizuna | Kasinoa
Data
08/09/2025
Ordutegia
18:00
Prezioa
Doan