Agenda - kulturaraba
Erakusketak
"Indarra" eta "Bilaketa baten kontakizuna"
Uztailaren 7tik-17ra Asier eta Nerea beraien sorkuntza-prozesuan murgilduta, bakoitza bere prozesu partikularra garatuta. Beraien sorkuntza-lanak ezagutzeko uztailaren 17ean saio irekia egingo dugu, arratsaldeko 19.00etan.
NEREA CASTAÑO / Arte plastikoak
INDARRA
Aurreko proiektu eskultorikoetan, materialak izaeraz aldatzeko jarduera egon da. Hau da, elementu bat beste batean bihurtzeko prozesua. Objektu hau erreprodukzio batetik abiatua zen edo objektu bat prozesu ezberdinen eraginpean jarriz izaera aldatzea zen, beste batean bihurtu arte. Azkenaldian, material textilaren lanketan murgildu naiz, hauek material zurrunekin daukaten elkarrizketan fokoa jarriz, bilduz, eutsiz edo estaliz adibidez.
Bestalde, pinturaren lanketa dago. Bi sorkuntza prozesu hauen arteko desberdintasunak handiak dira, bat azkarra eta espontaneoa da niretzat eta bestea ordea, oso motela eta pisutsua. Bi praktika hauen arteko zubiak eraiki nahi ditut, izan ere bi prozesuak garatzeko bideetan ematen diren ezaugarriak interesatzen zaizkit.
HANDY / Arte plastikoak
BILAKETA BATEN KONTAKIZUNAK
Era berean, ulertutako gatazka baten kontakizunak, azaltzeke dagoen zerbait, hainbat berrelkartze, ikasketaz betetako bide bat, galderak formulatzea eta partekatzea. Ulertutako zerbait edo “berrulertutakoa”? eta ulertzeko zerbait, edo “berrulertzekoa”?
Barnekoaren eta kanpokoaren arteko elkarrizketa, gorputzaren eta adimenaren artekoa, iraganaren, orainaren eta etorkizunaren artekoa, bereizketa horiek egongo balira.
Birkokatzeko, galderak egiteko eta neure buruari eta besteei sorkuntza zintzoa emateko ahalegin apala, nire barne-mundua pintura-hizkuntzara itzuliz.
Proiektu hau arrazionaltasunetik haratago doan bide baten ikerketan zentratzen da, arrazionaltasuna alde batera utzi gabe, baina arretaren zati handi bat barne ezagutzan ardaztuz, sakonaren, esentziaren, intuizioaren eta ikasitakoaren hizkuntza sotil horretan.
07/07/2025 - 17/07/2025
Aiaraldea Ekintzen Faktoria