Agenda - kulturaraba
Kontzertuak
Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2025: Ganbera-musika: Magna Boskotea
Ikaskide eta lankideak, hainbat proiektutan lan egin ondoren, proiektu honetan murgiltzen dira formakuntza honetarako errepertoriotik garrantzitsuena eskeintzeko eta, egungo konpositoreen eskutik, haize metalezko boskoterako obra berriak sortzeko asmoz.
2024ko apirilean, Magna, Caudete herrialdeko Francisco José Villaescusa-ren Basajaun konposizio berria estreinatu zuen. Bere ibilbidean nazioarteko eta nazioko jaialdietan eskeinitako kontzertu ugari nabarmentzen dira, hala nola: Gasteizko “Martes Musicales” eta “Ciclo de Cámara del Teatro Principal”, Tafallako “Tubala Brass Week”, Lekeitioko “Itxas Soinua Musikaldia”, Bermeoko Nazioarteko Musika Astea edo Bakioko Musika Astea, besteak beste.
Andra Mari Zuriaren jaien egitarauaren barruan dagoen kontzertu honetan, musikari hauek igoko dira oholtzara:
- Alba Rodriguez eta Iker Urreta (tronpetak)
- Gaizka Ciarrusta (tronpa)
- Iñigo Sarasola (tronboia)
- Joaquin Diaz (tuba)
06/08/2025
12:30-13:30
Luis Aramburu Udal Musika Eskola
Doan