Ikus-entzunezko emanaldiak

Euskal Emakume Zinemagileak 2025: "Las letras de Jordi"

Euskal emakume zinemagileak zikloaren bosgarren eta azken edizioko egitarauaren barruan.

Jordi duela 51 urte jaio zen, garuneko paralisiarekin. Hitz egin ezin badu ere, taula alfabetikoa erabiliz komunikatzen da. Horrela kontatzen dio Maiderri, filmaren zuzendariari, Jainkoak 21 urte zituenean hitz egiten ziola, baina jada ez duela egiten. Egun batean, Jordik berarekin Lourdesko santutegira joateko eskatuko dio Maiderri.

Fitxa teknikoa:
  • Zuzendaria: Maider Fernández Iriarte
  • Urtea: 2019
  • Herrialdea: Espainia
  • Ekoizpena: Señor y Señora, Leire Apellaniz
  • Gidoia: Maider Fernández Iriarte, Virginia García del Pino
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Iraupena: 70 minutu

Aurkezpena: Maider Fernández Iriarte

Data

12/06/2025

Ordutegia

19:00

Tokia

Artium Museoa

Prezioa

3,50 €