Erakusketak

"INDUSKETAZ HARATAGO. 1968-1975 Arabar familia arkeologikoa. Pilar Aróstegui Udal Artxiboa"

Maiatzaren 16an, 11:00etan erakusketaren irekiera.
 
2025eko maiatzaren 16tik ekainaren 22ra. Lehenengo solairuko aretoan.

Asteartetik larunbatera:  11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Igandeak eta jaiegunak:  11:00 - 14:00
2023an, José Ignacio Vegas Arámburuk eta Marisol Fernández López de Abechucok dohaintzan eman zioten Gasteizko Udalari urtez urte osatu zuten argazki-funts itzela, zein Udal Artxiboan gorde baitzen. Besteak beste, Arabako arkeologiari eskainitako bizitza oso bat jasotzen dufuntsak, indusketa-kanpaina askotako irudiak tarteko, zeinetan jarduera zientifikoaren erregistroa ez ezik, lan ikaragarri haren inguruan eratu zen giza talde apartaren oroitzapena ere biltzen baita.

Erakusketa honek kanpamentu arkeologiko horietan bizi izan zen ikaskuntza-, lankidetza- eta senide-giroa nabarmendu nahi du, Arabako arkeologia-talde moderno eta berritu batek bidea urratzen hasi zen garaietako lekukotza.
 
Argazkiak: José Ignacio Vegas Arámburu
Antolatzailea: Pilar Aróstegui Udal Artxiboa
Laguntzailea: Montehermoso Kulturunea

Datak

16/05/2025 - 22/06/2025

Ordutegia

Astelehenetik igandera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00

Tokia

Montehermoso Kulturunea

Prezioa

Doan