Bestelakoak

Musika Bulegoa Sariak 2025 (maiatzak 14 - Gasteiz)

Euskal musikak ezinbesteko hitzordua du Musika Bulegoa Sariak 2025 ekitaldian. Sari banaketa datorren maiatzaren 14an izango da, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 19:30ean.

Hamaika sari banatuko dira guztira, horietatik zortzi epaimahai profesional batek emango ditu, eta baita EHMBEk emandako ohorezko saria ere, musikan egindako ibilbide nabarmenagatik. Etxepare musika saria ere banatuko da, nazioartekotze lana saritzen duena eta publikoaren saria, herri bozketaren bidez aukeratua.

Ekitaldira etorri nahi baduzu, eman izena!

Ikusi 2024ko edizioa

 

Data

14/05/2025

Ordutegia

19:30

Tokia

Jimmy Jazz Aretoa

Prezioa

Doan (izen-ematearekin)