Agenda - kulturaraba

Jaialdiak

KaldeArte 2025 - Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia

KaldeArte Gasteizko plazetara itzuliko da 2025eko ekainaren 13tik 15era bitartean. XIX. edizio honetan, Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiak 31 konpainia bilduko ditu, antzerki, zirku, dantza eta musika proposamenak hiriaren erdigunera hurbiltzeko. 70 emanaldi zuzenean, bakarrak eta 12 espazio desberdinetan, arte eszenikoak publikoari hurbiltzeko.

Tokiko sorkuntzari bultzada emateko helburuari eutsiz, nazioarteko konpainia ospetsuekin batera 16 euskal konpainia eta artistak parte hartuko dute.

Proposamenen artean, Gasteizko konpainien bi estreinaldi absolutu ere badaude. Mono Habitado taldeak El juego de la boca aurkeztuko du Uraren Lorategi Sekretuan, ikus-entzule gutxi batzuen aurrean, taula erraldoi baten gainean partekatutako esperientzia dibertigarria eta parte hartzailea. Zanguangok, berriz, intentsitate handiko umorezko antzerkia proposatzen du El peor espectáculo del mundo (de momento) lanarekin, Txubio Fernández de Jáureguiren pertsona bakarreko lana.

Kaldearte 2025: egitaraua

Ekainak 12

Ekainak 13

Ekainak 14


Ekainak 15

Datak

13/06/2025 - 15/06/2025

Prezioa

Doan