Agenda - kulturaraba
Antzerkia
"Badakizu plastikozko loreak ez dira inoiz bizi izan, ezta?"

Hiru pertsona, edo lau, hobeto esanda: Lucíak izugarrizko depresioa du, eta ondorioz, esperientzia bikario bat bizikodu Yoldiren (adimen urritasuna duen gazte zoragarri bat) bitartez. Yoldik José Manuel psikoterapeuta ospetsuaren landareak zainduko ditu; izan ere, garuneko paralisiadela-eta, erabateko mendekotasuna du orain. Psikiatrari beste inori ez dio esan harreman intimo oso berezia duela, norekin... eta adimen artifiziala den Alexarekin. Martina,psikiatra, misantropo xamarra da, eta ezin du gehiago. Ezin du bizitza jasan. Ez da alaba Lucíari laguntzeko gauza. Amore emateko zorian al dago? Agian, bai. Noski, hiruretako batek ere, barkatu, lauetako batek ere ez dakiezer besteei gertatzen zaienaz, ez haien desilusioez, ezhaien sekretuez; baina bada zerbait ukaezina: bizitza honetan gertatu zaien gauzarik onena elkar ezagutzea eta beren bideak gurutzatzea izan da. Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta, berriro elkarrekin, Sexpiertos/Sexberdinak eta gero, guztiok ditugun bakartasun eta ezintasun zein bizi ahalizateko jartzen ditugun maskaren inguruan umorez hausnartzeko.
Fitxa artistikoa:
- Konpainia: Tanttaka Teatroa
- Egilea eta zuzendaria: Mireia Gabilondo
- Antzezleak: Aitziber Garmendia, Telmo Irureta,Mireia Gabilondo
- Eszenografia: Fernando Bernués
- Jantziak: Ana Turrillas
- Argiztapena: David Bernués
Sarrerak:
- Sarreren salmentaren ordutegi berezia: apirilak 10
- Online salmenta apirilaren 10eko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.org)
- Ohiko salmenta: apirilaren 11etatik aurrera
Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen Udaberri-udako programazioaren parte da.
Data
18/06/2025
Ordutegia
19:30-20:45 (gutxi gorabehera)
Tokia
Jesús Ibáñez de Matauco Antzokia
Prezioa
15 €