Erakusketak

"Berdintasun ezak garbituz"

Zaintzak zaintzen, visibilizando los trabajos de cuidados.

Harrikoa egitea, sukaldatzea, garbitzea... Zaintzari lotutako eguneroko lan asko daude, eta, genero-rolen ondorioz, emakumeen ardura izan dira historikoki. Benetako lanak dira baina beti ikusezin bihurtu direnak, gure gizartearen eta ekonomiaren "ezkutuko motorra" diren arren. Haiek gabe ezerk ez lukeelako funtzionatuko.

Judimendi eta Herran BIZANeko erabiltzaileekin batera egindako hausnarketa-prozesu baten emaitza da erakusketa, genero-rolek beren bizitzetan eta mundu osoko gainerako emakumeen bizitzetan duten eraginari buruzkoa. Era berean, garbitzaile guztien omenaldia izan nahi du, eta arreta deia, zainketak guztion zeregina direla hausnartu eta onar dezagun.

Datak

04/02/2025 - 16/02/2025

Tokia

Judimendi Gizarte Etxea

Prezioa

Doan