Ikus-entzunezko emanaldiak

"Emak Bakia"

Emak Bakia | Man Rayren film batek, Emak Bakia izenekoak (‘Utzi bakean’ esateko beste modu bat), bilaketa baten istorioa eragiten du. Miarritzetik gertu, 1926ean filmatutako etxeak izen berezi hori zuen, eta Oskar Alegriak erabaki du oinez abiatzea etxe haren bila. Man Rayk etxandi horren hiru plano besterik ez zituen ezagutarazi: sarrerako atearen irudia, leiho bateko bi zutabe eta kostalde hurbilaren zati bat. Irudi zahar horien bidezko bilaketa ez da erraz gertatuko. Izena ez da artxiboetan agertzen eta egun inork ez du etxea gogoan. Horregatik, laguntzeko eskatuko zaie bestelako berriemaileei, zoriari eta haizeari kasu. Man Rayren zinema abangoardistari arnas eman zion etxearen bilaketa.

Euskara Pantaila Handian | Egitasmoa Izaskun Arrue Kulturguneak eta Gasteizko hainbat euskaltegik (Hegoalde, Udaberria eta IKA) elkarlanean antolatzen duten jarduera da. Honen bitartez euskarazko pelikulak pantaila handian ikusteko aukera luzatzen zaie Gasteizko euskara ikasleei. Proiekzioen aurretik filmaren unitate didaktikoak lantzen dira klaseetan.

Data

19/02/2025

Ordutegia

10:00 + 19:00

Tokia

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia

Prezioa

3 €