Agenda - kulturaraba
Hitzaldiak
Hitzaldia: "Nola sortzen dira moda joera berriak"
"Nola sortzen dira moda joera berriak" hitzaldia, Zuriñe Ramosaren eskutik.
Nork dio zein kolore egongo den modan denboraldi bakoitzean? Eta zergatik jartzen diogu arreta guk, kontsumitzaileok? Zergatik duela pare bat urte hainbeste gustatzen zitzaigun jertse hori, jada ez dugu gustoko?
Hitzaldi honetan moda joerak nola sortzen eta garatzen diren aztertuko dugu. Aldi berean, historian egon diren moda joera bitxienetako batzuk errepasatuko ditugu.
Sarrera dohainik izango da.
Data
17/02/2025
Ordutegia
19:00
Tokia
Ignacio Aldecoa Kultur Etxea
Prezioa
Doan