Agenda - kulturaraba
Ikastaroak
"Argilunak" mediazio tailerra

"Arte diziplina ezberdinak uztartzen ditueneko sorkuntza prozesua kolektibizatzeko helburuz, mediazio tailer honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Dantza eta Ikusentzunezkoak uztartuz, dualtasun ororen alde ilunak, itzalak gure bizitzetan duten presentzia onartu eta leku bat aitortzea bilatzen da".
Kolektiboa eta "Argilunak" sorkuntza
Izena emateko idatzi hemen: komorebi.produkzioak@gmail.com
Helburuak
- "Argilunak" kale ikuskizunaren testuingurua ulertzea: Parte-hartzaileei ikuskizunaren ideia, istorioa eta nondik norakoak azaltzea, mezuak ulertzeko espazioa sortuz.
- Bizitzaren argi eta ilunei garrantzia ematea: Bizitzaren alderdi argitsuei eta ilunei hausnarketa egiteko aukera ematea, bakoitzaren esperientzia eta emozioei espazioa eta denbora eskainiz.
- Arte eta kulturaren bidez gai sentiberak lantzea: Gizartean tabutzat hartzen diren edo sentiberatasun berezia behar duten gaien inguruko sorkuntza eta espresioa sustatzea, partaidetzaren bidez ulermena eta erresilientzia bultzatuz.
- Kulturaren demokratizazioa bultzatzea: Artea eta kultura adierazpen tresna gisa ezagutaraztea, musika, mugimendua eta idazketaren bidez emozioak, ideiak eta istorioak kontatu ahal izateko erreminta baliagarriak emanez, eta edozein pertsonak eskuragarri izan dezan.
- Emakume* sortzaileen sarea indartzea: Emakume* sortzaileen arteko lankidetza eta babesa bultzatzea, erreferentziazko pertsonak sortuz, ahalduntzea sustatuz eta euren lanaren garrantzia azpimarratuz, ikusgarritasun handiagoa lor dezaten.
Data
15/02/2025
Ordutegia
10:00-12:30 eta 15:00-17:30
Prezioa
Doan