Agenda - kulturaraba
Hitzaldiak
"LParen kluba" 2024-2025: "Exile on main Street" (THE ROLLING STONES)
Ignacio Aldecoa Kultur Etxeak, gaiak modernizatu eta publiko berrietara zabaldu nahian, "LParen kluba" jarri du martxan. Musikaren historian markatu duten diskoen "irakurketa kluba izan beharrean, entzuteko kluba da".
Zortzi saio izango dira, Joserra Rodrigok koordinatuta, azaroaren 3tik otsailaren 23ra. "LParen klubean" rock eta soul musikaren bilakaeran garrantzitsuak diren diskoak osotasunean eta testuingurua kontuan hartuta aztertu nahi dira, eta haien entzunaldia eta foroa egingo da. Horrela, egileen motibo artistikoan eta entzuleen artean lana nola ulertzen den sakontzen saiatuko gara.
Joserra Rodrigo rock and rollaren, musika amerikarraren, power poparen, mod ingelesaren eta, batez ere, soularen zale amorratua da. Halabehar hutsez abokatua, Joserrak irrati programetan parte hartu eta jaialdiak antolatzen ditu.
Horiek guztiak ostiraletan izango dira, 18:30etik 20:00etara, eta sarrera librea izango da lekuak bete arte.
04/10/2024
18:30
Ignacio Aldecoa Kultur Etxea
Doan