Antzerkia

Amarauna 2025: "Hariak, jostorratzak eta zauriak" (Mireia Delgado)

amarauna familientzako hilean behin egiten den programa bat da, hizkuntza artistiko ezberdinetara hurbiltzea proposatzen duena.

Saioetan dantza, musika, arte eszenikoak, antzerkia edo narrazioa elkartzen dira, eta helduek eta txikiek arteaz gozatzeko espazio bat eraikitzen dute.

Otsailaren 15ean, larunbata, 17:00etan

Hariak, jostorratzak eta zauriak. Mireia Delgado (ipuin ikuskizuna)

Lotzen gaituzten hariak ikusezinak omen dira eta, batzuetan, zaila da haien neurria hartzea. Halere, beraien indarra senti daiteke. Eta batzuetan, hain dira indartsuak, beraien gainean orekari eusteko gai izaten gara.

Zein da hari horiei eusteko tentsio egokia? Zenbat tiratu eta zenbat askatu? Korapiloak sortzean, zein muturretatik egin behar dugu tira?

Eta hariak apurtzean? Zeintzuk dira lotura horiek utzitako orbanak?

Nola josi ditzakegu hariak gero eta gutxiago josten duen jendarte honetan?

Ikuspegi feminista duen ahozko narrazio hau ekilibrista izan nahi duen elefante batekin hasi eta hariak ondo josteko errezeta batekin bukatzen da.

Narrazio saioak ez die entzuleei sartu diren bezala ateratzen utziko. Hunkitzeraino solemnea eta barre eragiteko bihurria.

 

Data

15/02/2025

Ordutegia

17:00

Tokia

Artium Museoa

Prezioa

Doan (izen-ematearekin)