Hitzaldiak

HEI EZAGUTU GASTEIZ: "Ismael García-Gómez: Tejiendo comunidad. Proceso de integración de los pueblos de Vitoria en la ciudad medieval y moderna"

Hitzaldi honetan ibilbide labur baina oso bat egingo dugu Gasteiz inguruko herrixketako errealitatean barrena, hasieran erabat independenteak baziren ere, Erdi Arotik Gasteizko muinoaren inguruan etengabe hazten ari zen hiri indartsu hark administratiboki xurgatu baitzituen. Ikusiko dugu integrazio prozesu hori adostasunez eta desadostasunez zipriztinduta egon zela, eta bide horretan bitartekari izan ziren bi auzo-organo garrantzitsuri buruz hitz egingo dugu: Elorriagako Kapareen Batzarra eta Lasarteko Gizon Onen Batzarra.

Ismael García-Gómez arkeologoa da, Erdi Aroko Historian doktorea UPV/EHUn. Bere ibilbide profesionalaren zati handi bat Ondare Eraikiaren Ikerketa Taldearen (UPV/EHU) testuinguruan garatu du, eta horri lotuta jarraitzen du. Hala ere, Enklabe KST enpresaren bazkide sortzaileetako bat ere bada. Enpresa hori ondare arkeologiko-arkitektonikoaren erregistroan, ikerketan eta balioan espezializatuta dago. Hogei urte baino gehiago daramatza Gasteizko Santa Maria Katedralaren Plan Zuzentzailearen lanetan laguntzen. Bere ikerketa-ildoak dira arkitekturaren arkeologia, batetik, eta Arabako zein Gasteizko Erdi Aroko ondarearekin zerikusia duen guztia, bestetik.

Izena emateko datak:
  • Noiztik: 2025/01/22 08:30 Noiz arte: 2025/02/11 13:00
  • ...edo lekuak bete arte

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera

Data

11/02/2025

Ordutegia

18:00-20:00 (gutxi gorabehera)

Tokia

Montehermoso Kulturunea

Prezioa

Doan (izen-ematea)