Antzerkia

"Hoy tengo algo que hacer"

Bakarrizketa komiko bat, bizitzeak dakarren hauskortasunari eta handitasunari buruzkoa. Heroi moderno baten gorabeherak aurkezten dira lan honetan. Pikarokeriaren tradizio handiaren ildoei jarraikiz, etxetik irtengo da okupazio bat edukitzea zer den ulertzeko asmoz, hau da, edozein existentziaren oinarri eta egitura den eginbehar bat izatea zer den jakiteko.

Kontaketa geldiezin baten bidez, topaldi eta ateraldi ugarieta hitz-jario bizia uztartuta, saio komiko eta betiere poetikoa eskainiko digu ikuskizunak. Erronkari erantzuteko,ez dago inor egokiagorik eta indartsuagorik LuisBermejo handia baino. Pablo Rosal dramaturgoa eta Luis Bermejo aktorea (Los que hablan) berriz ere elkartu dira trazu surrealistakdituen bakarrizketa batean. Bertan, zorroztasunez eta zentzuz, zalantzan jarriko dute gizakiok denbora guztian zerbait egiteko dugun kezka neurrigabea.

Fitxa artistikoa: 

  • Artistak: Luis Bermejo
  • Konpainia: Teatro del Barrio
  • Egilea: Pablo Rosal
  • Eszenografia eta jantzien diseinua: Mónica Borromello
  • Argiztapen-diseinua: Raúl Baena, Eduardo Vizuete

 

Data

08/02/2025

Ordutegia

19:30 - 20:45

Tokia

Félix Petite Antzokia

Prezioa

18 €