Jaialdiak

CIMASUB Tour 2025 (Gasteiz)

Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa (CIMASUB) itsaspeko mundua maite dutenentzat eskaintza askotariko eta zirraragarriarekin hasiko da.

Urtarrilean zehar, CIMASUB Tour 24/25 jaialdiak proiekzioak, erakusketak eta hezkuntza jarduerak ekarriko ditu hainbat herritara, itsas hondoko edertasuna eta sekretuak adin guztietako publikoarengana hurbilduz.

Gasteiz: 1. Edizioa

Lehen aldiz, CIMASUB Arabako hiriburura iritsiko da, bertaratutakoak harrituta utziko dituen programazioarekin. Jarduerak Florida zinemetan egingo dira:

  • Itsaspeko zine emanaldiak: urtarrilaren 14, 21 eta 28an, 19:00etan.
  • Argazki erakusketa: urtarrilaren 14tik 28ra.
  • Itsaspeko Txikizikloa: ikasleentzako hezkuntza-jarduera, urtarrilaren 27an.

Datak

14/01/2025 - 28/01/2025

Tokia

Florida Zinemak

Prezioa

Doan