Agenda - kulturaraba
Kontzertuak
Larunbat Musikalak 2025: DUO ESPRESSIVO
Larunbat musikalak 2025 Araban programaren barne.
Larunbat musikalak formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien zikloa da, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela eta beste kultura batzuetako musika errepertorioak barne hartzen dituena.
2025ko Larunbat musikalen programazioak ekainan Arte Ederren Museoan DUO ESPRESSIVO bikotea aurkeztuko digu.
Aipatzekoa da Beatriz Bertalotto 2024an Arabako Foru Aldundiak 20 urte baino gehiagotik antolatzen dituen beka artistikoen laguntza jaso zuela.
DUO ESPRESSIVO BIKOTEA
Beatriz Bertalotto Vidaurrek (biolina) eta Marcos Marín Fernandezek (gitarra) osatua, Duo Espressivo 2024an sortu zen musika aukera berriak esploratzeko eta elkarrekin ibilbide artistiko bat garatzeko. Bi musikariek Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasketetan ezagutu zuten elkar, eta etengabeko prestakuntzan eta askotariko errepertorioekin esperimentatzean oinarritutako ikuspegia partekatzen dute.
Kontzertuak XX. mendeko hainbat soinu paisaia zeharkatzen ditu, Manuel de Fallaren espainiar modernismotik hasi, Astor Piazzollaren tangoaren adierazkortasunetik pasa, eta Rebayren europar musika garaikideraino. Interpretazioak biolinaren eta gitarraren arteko elkarrizketa bakarra nabarmentzen du, tresna horien aberastasuna eta moldakortasuna erakutsiz. Gainera, bikoteak bere sustraietako musika folklorikoarekin esperimentatzen du, bere nortasun musikala islatzen duen tradizioaren eta gaurkotasunaren arteko zubia sortuz.
Beatriz Bertalotto Vidaurre
Gasteizen jaio zen 2001ean. Beatriz bederatzi urterekin hasi zen biolin ikasketak egiten Jesus Guridi kontserbatorioan, Virginia Esparza eta Víctor Parra irakasleekin. Euskadiko Ikasleen Orkestran (EIO) hasi zuen orkestra ibilbidea, eta 2016an Juanjo Menaren gidaritzapean aritu zen orkestra horrekin.
2019 eta 2023 artean, goi mailako gradua egin zuen Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, Cristian Ifrim irakaslearekin, eta, 2025eko ekainean, interpretazio masterra amaitu zuen Prins Claus Conservatoire kontserbatorioan (Groningen, Herbehereak), Chris Duindam-en tutoretzapean. Irakasle ospetsuen eskola magistralak jaso ditu, hala nola Gaby Lester, Quirine Scheffers, Joaquín Torre, Ildikó Oltai, Catalin Bucataru, Nathaniel Vallois eta Aitor Hevia, eta, horrela, biolin eta ganbera musikako prestakuntza aberastu du.
2020tik, Beatriz Euskal Herriko Gazte Orkestrako (EGO) kide izan da, eta 2022an Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin (OSN) lankidetzan aritu zen, Perry So-ren zuzendaritzapean.
Herbehereetara iritsi zenetik (2023), Herbeheretako Orkestra Gaztearen (NJO) parte izan da, eta Kanadako PRISMA jaialdian eta akademian parte hartu du. Gaur egun, Noord Nederlands Orkest oskestrarekin lankidetzan aritzen da Groningenen (Herbehereetako Iparraldeko Orkestra), eta orkestrako esperientzia zabaltzen jarraitzen du.
Marcos Marín Fernández
Gitarrista nafarra 1999an jaio zen, eta Interpretazio eta Ikerketa Masterreko ikasketak egin zituen Madrilgo Goi Mailako Errege Kontserbatorioan, eta gitarrako goi mailako ikasketak Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan.
Gaur egun, Musikaren Historia eta Zientzietan doktoregaia da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. 2022ko urrian bere lehen lan diskografiko autoekoiztua kaleratu zuen, Exhibition of Sketches. Album hori plataforma digitaletan eskuragarri dago, eta estilo eta garai desberdinetako preludioek osatzen dute, gitarrak eskaintzen dituen kolore eta musika sonoritate sorta zabalaren erakusgarri.
Marcosek kontzertuak eman ditu Espainiako hainbat hiritan, eta musika jaialdien hainbat ediziotan parte hartu du. Halaber, musikari aktiboa da "Il Forum Musicale" Europako Gitarra eta Mandolinen Orkestran.
Gainera, 24-25 ikasturte honetan, eskolak eman ditu Calahorrako Musika Kontserbatorioan (Errioxa).
EGITARAUA
Gabriel Fauré (1845-1924)
Après un Rêve
Astor Piazzolla (1921–1992)
Histoire du Tango
Bordel 1900
Café 1930
Nightclub 1960
Ferdinand Rebay (1880–1953)
Sonata en Mi menor
Allegro moderato
Andante espressivo
Menuett
Finale: Allegro
Manuel de Falla (1876–1946)
Siete canciones populares españolas
El paño moruno
Nana
Canción
Jota
Asturiana
Polo
04/10/2025
12:30
Arabako Arte Ederren Museoa
Doan (gonbidapenarekin)