Antzerkia

Larunbat Musikalak 2025: "One"

Hiru neska Sophie lagunarekin doaz, mundu erdian duen maitasunaren bila. Abenturaz eta dibertimenduz beteriko milaka kilometro egingo dituzte, pertsonaia bitxienak ezagutuko dituzte eta musikarik onenaz gozatuko dute. ArteOn Laudiok "ONE" aurkezten du. Hilabete askotako lana izan da, baina beren trebetasun eszeniko guztiak (kantua, dantza eta antzerkia) gidoi original batean garatzeko aukera eman die, abesti zoragarriekin lagunduta

 

Larunbat musikalak formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien zikloa da, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela eta beste kultura batzuetako musika errepertorioak barne hartzen dituena. 

2025ko Larunbat musikalen programazioa hasiko da, 2024an bezala , haurrei, gazteei eta familiei zuzendutako ikuskizun batekin.

Laudioko ArteOn gazte abesbatzak sortutako musikala da, Arabako Lurralde Historikoan (Amurrio, Agurain) arrakasta lortu duena.

Oraingo honetan, ohiko kokapena aldatuko dugu, eta Arte Ederren Museoa izan beharrean, Ignacio Aldecoa Kultur Etxea izango da, ikuskizunak merezi duen bezala hartzeko eta ikusle gehiagorengana iristeko.

Larunbat musikal honetatik aurrera eta edukiera murrizketak direla eta, kontzertuaz gozatzeko gonbidapena beharrezkoa izango da. Gonbidapenak urtarrilaren 2ko 9:00etatik aurrera egongo dira Kultur Etxean bertan.

Data

11/01/2025

Ordutegia

12:30

Tokia

Ignacio Aldecoa Kultur Etxea

Prezioa

Doan (gonbidapenarekin)