Jaialdiak

Larunbat musikalak 2025 Araban

Urtarrilaren 11n itzuliko dira Larunbat musikalak. Formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien ziklo horretan, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela nahiz beste kultura batzuetako musikak izaten dira. Arte Ederren Museoa du agertoki nagusi, baina ez bakar, eta hamar kontzertu izaten dira (hilean bat, udako bi hilabetetan izan ezik). 

Programak lortu nahi dituen helburuak oso kontuan hartuta, talentu gazteei laguntzen jarraitzen da: berriki beka jaso duen bat (Beatriz Bertalotto) eta ibilbidea abiarazten ari den beste bat (Ainhoa López de Munain, 2023ko bekaduna). Eta haiekin batera, dagoeneko finkatuta dauden talentuak. 

Ikuskizun guztiak doakoak dira, baina gonbidapena jaso behar da Ignacio Aldecoa Kultura Etxean, urtarrileko musikalerako, eta Arte Ederren Museoan, gainerakoetarako. Kontzertu bakoitzaren aurreko astean emango dira bakoitzari buruzko xehetasunak. 

ONE MUSIKALA

2024. urtea hasi zen bezala abiatuko da 2025a: haur, gazte eta familia osoarentzako ikuskizun batekin. Laudioko ArteOn gazte abesbatzak sortutako musikal bat da, lurraldeko hainbat lekutan (Amurrio, Agurain) dagoeneko arrakasta izan duena: ONE Musikala. 10 urtetik gorakoentzat gomendatua. 

Kasu horretan, ohi bezala Arte Ederren Museoan egin ordez, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean egingo da, ikusle gehiago hartzea ahalbidetzen baitu. Urtarrilaren 11n izango da, 12:30ean. 

2025ko Programa

 

Programa/ArtistaDataTokia

One Musikala

Laudioko ArteOn Gazte Abesbatza

Urtarrilak 11

12:30 h

Gasteiz

Ignacio Aldecoa Kultur Etxea

Ainhoa López de Munain (2023ko bekaduna)

Sopranoa

+ piano jotzaile bat (zehazteke)

Otsailak 1

12:30 h

Gasteiz

Arte Ederren Museoa

Claudia Besné, harpa jotzailea

Martxoak 1

12:30 h

Gasteiz

Arte Ederren Museoa

ARGENTA laukote lirikoa

Alberto Núñez, tenorra

Adhara Martínez, mezzosopranoa

Jesús Zaballa, baritonoa

Georgina Barrios, piano jotzailea

Apirilak 5

12:30 h

Gasteiz

Arte Ederren Museoa

Uin Duo

Iñigo Setuain, saxofoi jotzailea

Javier Alciturri, piano jotzailea

Maiatzak 10

12:30 h

Gasteiz

Arte Ederren Museoa

Kirudat Dúo

Juan Luis García eta Markel Pérez

BAIEZTATZEKE

Ekainak 7

12:30

 

Gasteiz

Arte Ederren Museoa

Antzinako Musikaren Asteko Kontzertua (ekitaldi horretako programarekin batera aurkeztuko da)

Irailak 6

12:30h

Gasteiz

Arte Ederren Museoa

Arabako Antzinako Musika Astea

Beatriz Bertalotto + Marcos Marín

(aurtengo bekaduna da Beatriz Bertalotto

Urriak 4

12:30 h

Gasteiz

Arte Ederren Museoa

Rioja Filarmonía

Eduardo Moreno San Pedro, klarinete jotzailea

Marcelo Escrich, kontrabaxua

Jorge Nicolás Manrique, narratzailea/errezitatzailea

Azaroak 8

12:30 h

Datak

11/01/2025 - 13/12/2025

Prezioa

Doan