Agenda - kulturaraba
Kontzertuak
Euskadiko Orkestra: "Brahms / Dvorak" (Gasteiz)
Aurreko egitarauko protagonistak hari-bakarlariak dira eta, oraingoan, pianoa izango da, Denis Kozhukhinen eskutik. Elizabeth Erregina lehiaketa irabazi zuen 2010ean, eta Robert Treviñoren gertu-gertuko kolaboratzaile bat da. Johannes Brahmsen Pianorako 1. Kontzertua joko dute elkarrekin. Hasiera batean, sinfonia bat izan behar zuen eta, horregatik, oso izaera berezia du. Horren ondorioz, alemaniar Erromantizismoko lan kontzertante maitatuenetako bat da.
Kontzertuen bigarren zatian, orkestrak Antonin Dvoraken 6. Sinfonia interpretatuko du. Sinfonia hori bohemiarrak berrogei urte betetzear zituenean idatzi zuen, eta Hans Richter orkestra-zuzendariari eskaini zion.
- Robert Treviño, Zuzendaria
- Denis Kozhukhin
Egitaraua
J. Brahms
Pianorako 1. Kontzertua [44']
A. Dvorak
6. Sinfonia [41']
14/01/2025
19:30
Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa
Salmentarik ez