Erakusketak

"Pobrezia estrukturala" erakusketa

Fenomeno sakon bezain korapilatsu honen askotariko geruzak artetik abiatuta aztertzen ditu Pobrezia estrukturala erakusketak, eta Zas Kultur Espazioa dugu, Nazioarteko Elkartasuna elkartearen laguntzarekin, erakusketaren komisarioa. 

Pobrezia estrukturalak ez du unibertsalki onartutako definiziorik, eta agerian uzten du gizarte garaikideak moldatzen dituzten egitura sozial, ekonomiko eta kulturalekin duen harreman korapilatsua.

Tokiko zortzi artista biltzen ditu Pobrezia estrukturala erakusketak, eta problematika global hori betikotzen duten dinamikak agerian uzten dituzte, hainbat ikuspegitatik begiratuta, artista horiek. Instalazioak, esku-hartzeak eta ikus-entzunezko piezak uztartzen ditu erakusketak arreta gentrifikazioan, ugalketa-eskubideetan, moda lasterrean, migrazio-esperientzietan eta funtsezko eskubideetan jartzeko. 

Ariana RAC-ek forma ematen die espekulazio urbanistikoaren tentsioei, horrek etxebizitza lortu ahal izatea nola mugatzenduen erakutsiz, eta Itxaso Díazek, aldiz, abortuaren murrizketak salatzen ditu ikus-entzunezko lanbaten bidez. Itzal Garcíak moda lasterra kritikatzen du jarrera performatibo bat hartuta. Bere esperientzia migratzailetik abiatuta, kartelak sortzen ditu bisitariekin batera Gezus Ramírezek, lan-prekarietatea salatuz.

Lucía Jayok pobreziari buruzko pertzepzioei aurre egiten die dohaintzan emandako materialen instalaziobatekin. Kapitalismoak eta klima-aldaketak genero-ikuspegi batetik begiratuta desparekotasunak nola areagotzen dituzten aztertzen duTxaro ArrazolakZaloa Ipiñak nekazaritza-mapa bat erabiltzen du funtsezko eskubideak nabarmentzeko, eta Zirikak esekitako zuhaitz bat proposatzendu indibidualismotik kolektibitate solidariorako trantsizioaren ikur gisa.

Zortzi begirada desberdin, publikoa eztabaidan sakontzera eta, kritika eta gogoeta bidez, pobrezia estrukturalaren nondik norakoak argitzera gonbidatzeko.

Antolatzailea: Gasteizko Udaleko Garapenean Laguntzeko Zerbitzua
Kolaboratzailea: Montehermoso Kulturunea
Koordinazioa: ZAS Kultur eta Nazioarteko Elkartasuna GGKE   
Jarduera osagarriak: laster argitaratuko dira
 
Inaugurazioa: abenduaren 10ean, asteartea,18:30ean. Bisita gidatua Nazioarteko Elkartasuna erakundearen eta artisten eskutik.
2024ko abenduaren 10etik 2025ko otsailaren 2ra. 

Montehermoso Kulturuneko lehen solairuan

Asteartetik larunbatera: 11:00 -14:00 / 17:00 - 20:00
Igande eta jaiegunetan: 11:00 - 14:00

Datak

10/12/2024 - 02/02/2025

Ordutegia

Astelehenetik igandera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00

Tokia

Montehermoso Kulturunea

Prezioa

Doan