Kontzertuak

Euskararen Nazioarteko Eguna 2024: BENIZZE

Euskararen eguna dela eta, ospakizuna izango dugu Gasteizen abenduaren 3an, 17:30etatik aurrera, GEU elkartearen eskutik: Zirku ikuskizuna, kalejira, kandelen piztea Andre Mari Zuriaren plazan eta Benizzeren kontzertua Parral tabernan.

20:30ean Beñat Goitia Benizze gasteiztar musikariaren kontzertua izango da Parral tabernan. Beñat Goitiak, Benizzek, bere bigarren diskoa kaleratu zuen ekainean. Zuzenekoan orain harreman gehiago izango du publikoarekin, eta gasteiztar musikariak lehen baino presentzia gehiago izango du oholtzan. 


 

Data

03/12/2024

Ordutegia

20:30

Tokia

Parral taberna

Prezioa

Doan