Agenda - kulturaraba
Kontzertuak
Euskadiko Orkestra: "Mozart / Beethoven" (Gasteiz)
Gure eszenatokietara itzuliko dira Euskadiko Orkestraren bi lagun handi, nazioarteko bi izar handi: Pinchas Zukerman biolinjole eta zuzendaria eta Amanda Forsyth biolontxelojolea. Mozarten Txirula magikoaren oberturarekin kontzertuak ireki ondoren, bi obra nagusiak izango dira Mozarten Biolinerako 5. Kontzertua, aurreko lau kontzertuak baino aurreratuagoa eta ez hain konbentzionala dena, eta Beethovenen 2. Sinfonia baikor eta alaia, haren ziklo sinfonikoan gutxien interpretatzen dena.
Kontzertuak beste obra banarekin osatuko dira: Donostian eta Bilbon, Amanda Forsythek Max Bruchen Kol Nidrei eder eta ezagunari helduko dio; Gasteizen eta Iruñean, Zukermanek Paul Ben-Haimen Berceuse sfaradite sehaska-kanta sefardia aurkeztuko du lehen aldiz Euskadin.
- Pinchas Zukerman
- Amanda Forsyth
Egitaraua
W. A. Mozart
Txirula magikoa. Obertura [7']
Txirula magikoa. Obertura [7']
M. Bruch
Kol Nidrei [10'] *
P. Ben-Haim
Berceuse sfaradite [4'] **
W. A. Mozart
Biolinerako 5. Kontzertua [31']
L. V. Beethoven
2. Sinfonia [32']
*Donostia eta Bilbon
**Gasteiz eta Iruñean
Data
03/12/2024
Ordutegia
19:30
Tokia
Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa
Prezioa
Es daude salgai