Datza

AntzokOH! 2024: "La buena letra"+ "Gorpuztu Laburra"

AntzokOH! programa Arabako 500 biztanletik beherako herrietan eta azpiegitura eszenikorik ez dutenetan egiten da. Aurten, Zalduondo, Zanbrana, Azkoaga-Aramaio, Jugo-Zuia eta Untzaga-Urkabustaizen egingo dute.

Lanak konpainia hauenak izango dira: El mono habitado, Unai García Amaro, Pez Limbo, Andrés Bezares, Doos Colectivo, Proyecto Larrua, Altraste Danza eta Qabalun.

La Buena Letra

Bikote protagonista xarmangarria da… baina, aldi berean hein batean “kezkagarria” ere bai: bizilagunak “zoriontsu” egiten eman du bizitzaren zati handi bat, erdizka faltsifikatzaileak, erdizka aingeru guardako!.

Kontua hasi zen, behin batean, norbaitek akatsez beren postontzian utzitako gutun bat berridaztea erabaki zutenean, haren edukia "hobetzeko” asmoz.

Harrezkero, eta ongia egiten ari direlako sentsazioak hartuta, beste inori zuzendutako gutun, jakinarazpen, postal eta abar irekitzen dituzte, eta horietako informazioa eta errealitatea manipulatzen dute, bizilagunen “ongizatea” xede.

"Ipuin" gotiko domestiko baten aurrean gaude.

Talde artistikoa

  • Antzezleak: Raúl Camino y Begoña Martín Treviño
  • Testua eta zuzendaritza: El Mono Habitado
  • Eszenografia: Makondo y "Tomás y Candela"
  • Jantziak: La Funambulista
  • Diseinu grafikoa: Makondo
  • Bideoa eta argazkilaritza: Joakim Ward

Gorpuztu laburra

Gorpuztu laburra dantza garaikideko ikuskizun bat da, kalerako edo leku jakin baterako pentsatua, eta orekaren bilaketaz ari dena. Lasai egoteko borroka da, zarata isiltzeko, zama eta errua arintzeko, animaliak lo lasai egingo duen leku bat aurkitzeko.

Gorputza zenbait unetan zenbait erlijioetan nola erabiltzen den ikertu ondotik sortua. Gorputza zenbait partetan banatuz, otoitz-orduetako higidura-ekintzak behatuz, eta zenbait erlijiotan diren kontzeptu jakin batzuk aztertuz: errua, penitentzia, transzendentzia, menpekotasuna...

  • Sorkuntza: Eva Guerrero.
  • Dantzaria: Garazi Lopez de Armentia.
  • KoreografIa: creación colectiva.
  • Musika sorkuntza: Nerea Alberdi, Carla Sevilla, Yolanda Bustillo y Cristina Samaniego.
  • Musika grabazioa: Estudio Blue Bayou.
  • "Estilos Internos Chinos" lana: Aritz Aresti.
  • Koreografia laguntzailea: Judit Ruiz.
  • Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia.
  • Ekoizpena: Jemima Cano

Data

01/12/2024

Ordutegia

12:30

Tokia

Eliza (Jugo)

Prezioa

Doan