Agenda - kulturaraba
Datza
AntzokOH! 2024: "Idi begi" + "Gizaunka"
![](https://opendata.euskadi.eus//contenidos/evento/2024111311265000/eu_def/images/OjoDeBueyLironda2253.jpg)
Idi begi
Ojo de buey Euskal Herriko idi-probetan inspiratutako dantza pieza da. Animaliaren eta gizakiaren arteko lotura eta harremana irudikatzen dugu. Fisikotasuna, hierarkia eta lengoaia fisikoa, hala plazako lehian nola zelaian.
Lanak gogoeta kritikoa egin nahi du idi-proben errealitateaz, horien protagonisten ikuspuntutik, hots, idiaren ikuspuntutik; hortik izenburua, idi-begia. Agertokian ari diren hiru dantzarien bitartez, lanak horrelako lekuetan emakumerik ez izateaz hausnartzen du, edo horrelako kirol motaren zalantzazko moraltasunaz, aldi berean, horien pisua, zirrara, karga eta gogortasuna islatuz.
- Konpainia: Proyecto Larrua
- Koreografoa: Jordi Vilaseca
- Dantzariak: Helena Wilhelmsson, Jordi Vilaseca, Aritz López
- Musika eta soinua: Bach, Machinifabriek
- Ikuskizun mota: Dantza garaikidea. Kaleko eta antzerkiko ikuskizuna
- Iraupena: 53´
- Formatua: 6/5/4
Gizaunka
Oso pertsonaia berezia da, txakur bihurtu dela aitortu eta bere esperientziaz hitz egiten duen gizona. Batzuetan jostalari eta besteetan sarkastiko, ez zaunka eta ez kosk egiten, mundua ikusteko bere modu berezia besterik ez du azaltzen.
Data
17/11/2024
Ordutegia
12:00
Tokia
Eliza
Prezioa
Doan