Agenda - kulturaraba
Datza
"Aiara dantzan, aunitz urtez!"
Aiara Dantza Taldearen 40. urteurrenaren arira, 2024ko azaroaren 30ean Amurrio Antzokian egindako ikuskizuna da "Aiara dantzan, aunitz urtez 2”. 120 dantzari eta musikariz osatutako obra honetan, 30. hamarkadatik gaur egunera arte Amurrio inguruetako dantzaren egoera kontatzen da.
30. HAMARKADA
Dantza talde ezberdinak egon ziren 30. hamarkadan Amurrio inguruetan, Larrinbe, Amurrioko Batzokiko edo Baranbioko taldeak esaterako. Azken honen sortzailea izan zen José Tomás Uruñuela konpositorea. Gasteizen sortua bazen ere, Baranbion eman zituen bere bizitzako hainbat urte. Uruñuelarena da gaur egun ere askotan dantzatzen dugun Kontrapasaren musika ere.
FRANKISMOA
1936. urtea iritsi eta Francok estatu kolpea eman zuen Espainian. Gerra bizi behar izan genuen hemen ere, eta hamaika desagertu, hildako eta zauritu ekarri zituen horrek. Honekin batera errepresioa heldu zen: euskal nortasuna zapaldu eta ikurrak debekatu zituzten. Ondoren sortuko zen Dantza Lagunak dantza taldeak ere bizi behar izan zituen errepresioaren ondorioak.
TRANTSIZIOA
Frankismo ondorengo garaia ere gogorra egin zitzaigun euskaldunoi. Ipar Euskal Herrian ordea bestelakoa zen egoera, euskal nortasuna ez baitzen hain zapaldua izan. Handik ekarri zituzten askok Hego Euskal Herrian debekatutako hainbat gauza: Ez Dok Amairu musika taldearen biniloak edo ikurrinak esaterako.
GAUR EGUNA
Azken eszena gaur egunean oinarrituko da. Aiara Dantza Taldearen oraina zein den ikusiko dugu, baita Euskal Herrian dugun dantza aberastasuna ere.
Izan zirelako gara, garelako izango dira!”
30/11/2024
19:00
Amurrio Antzokia
3 €