Hitzaldiak

Arte Garaikideko Dokumentazio Zentroen Topaketak 2024

Topaketen bidez informazioaren profesionalek aukera dute esperientziak trukatzeko, kudeaketarako estrategia berrien inguruan gogoeta egiteko, eztabaida sortzeko eta ikerketa bultzatzea eta kalitatezko produktuak eta zerbitzuak eskaintzea xede duten lankidetza-ekimenak sustatzeko. Bi egunez aztertuko dute nola eraldatzen ari den, teknologiaren bitartez, dokumentu-funtsen eskuragarritasuna eta erabilera museoetan eta arte-zentroetan.

Jardunaldi hauetako egitarauan, besteak beste, museoetako bildumak aztertzeko eta dokumentatzeko adimen artifizialaren aplikazioari buruzko aurkezpen bat dago, eta erabakiak hobeto hartzeko analitika aurreratua erabiltzen duten proiektu berritzaileak nabarmenduko dira. Era berean, bildumen zaintza digitalaren gaia landuko da; funtsezko gaia da informazioaren aroan, izan ere, erronka tekniko, kontzeptual eta ekonomikoek konponbide jasangarriak eta moldagarriak behar dituzte.

Azaroaren 14an

09:00-09:30 Harrera: akreditazioa eta dokumentazioa banatzea

09:30-09:40 Irekiera ekitaldia

09:40-10:15
Artium Museoaren funts dokumentalerako sarbidea eta haren ezagutza
Elena Roseras Carcedo. Artium Museoko Liburutegiaren eta Dokumentazioaren arduraduna

10:15-11:00
Liburutegi bat baino askoz gehiago: museoetako liburutegiak
Luis Martínez Uribe. Juan March Fundazioaren Liburutegiaren Zuzendaria
Beatriz Martín García. Arte-funtsaren liburuzain arduraduna, Juan March Fundazioaren Liburutegia

11:00-11-45
Hors texte. LaDigitaldelReina et arte oharduna
Carolina Santamarina. LaDigitaldelReina proiektuaren arduraduna. Reina Sofía Arte Zentro Museo Nazionala, Liburutegi eta Dokumentazio saila

11:45-12:15 Atsedenaldia

12:15-13:00
Artxibatzea-erakustea: Bartzelonako Picasso Museoaren artxibo historikoaren digitalizazioa
Núria Solé Bardalet. Arxiu del Centre de Coneixement i Recerca, Fundació Museu Picasso Bartzelona

13:00-13:45
Adimen artifiziala Prado Museo Nazionaleko bildumen azterketari, dokumentazioari eta zabalkundeari aplikatzea: bi proiekturen historia
Ana María Martín Bravo. Dokumentazio eta Artxiboko Zerbitzuko burua, Prado Museo Nazionala

13:45-14:15 Goizean jorratutako gaien inguruko eztabaida

16:15-17:00
Ez dagoen gauza bakarra da. Ahanztura
Luis de Isusi García. EITBko Artxibo eta Dokumentazio sailaren Burua

17:00-17:45
Media artxiboen etorkizuna aztertzen, Adimen Artifizialaren ondorengo aroan
Virginia Bazán Gil. RTVEko Artxiboaren zuzendaria

17:45-18:15 Arratsaldean jorratutako gaien inguruko eztabaida

18:30 Artium Museoaren bisita gidatua


Azaroaren 15ean

09:00-09:45 
Ondarearen Komunikazioa berritzen: Artearen, Zientziaren eta Gailentzen ari diren Teknologien arteko sinergiak
Antonio António Baía Reis. Diziplinarteko ikertzailea eta artista, Madrilgo Carlos III Unibertsitatea

09:45-10:30 
Espainiako Liburutegi Nazionalaren estrategia digitala: erronkak, desafioak eta aukerak
Gloria Expósito Álvarez. Espainiako Liburutegi Nazionaleko Prozesuen eta Zerbitzu Digitalen Zuzendaria

10:30-11:15 
Artxibatzea sorkuntza artistikoa babesteko
Isabel Palomera Parra. Madrilgo Complutense Unibertsitateko Artxiboaren zuzendaria (2015-2023)

11:15-11:45  Atsadena

11:45-12:30 
Berrikuntza liburutegietan: bertako katalogo digitalak eraldatzeko algoritmoak
Modesto Escobar. Katedraduna Soziologia eta Komunikazioko saila, Salamancako Unibertsitatea
Cristina Calvo. Salamancako Unibertsitateko PhDa

12:30-13:15 
Babes digitalaren erronkak arte-zentroetan
Miquel Térmens Graells. Informazioaren eta Ikus-entzunezkoen Fakultateko Dekanoa, Bartzelonako Unibertsitatea

13:15-14:00 
Museoen ondare-funtsak Datu Irekien Aroan
Antonia Ferrer Sapena. Valentziako Universitat Politècnicako katedraduna eta EHUko Datu Irekien eta Gardentasunaren Valentziar Behatokiaren zuzendaria

14:00 -14:30 Arratsaldean jorratutako gaien inguruko eztabaida

14:30 Jardunaldien itxiera

 

Presentziala eta on line jarraitzeko aukera. Publiko orokorra: 40 €. Akreditatutako ikasleak eta Artium Museoaren Adiskideak: 20 €

Informazioa eta erreserbak biblioteca@artium.eus helbide elektronikora idatziz (izena, abizena eta harremanetarako emanez)

Datak

14/11/2024 - 15/11/2024

Tokia

Artium Museoa