Agenda - kulturaraba
Kontzertuak
Ez-kontzertua, Udal Musika Bandaren eskutik
Musika klasikoko kontzertu bat? Askotan aspergarria dela pentsatzen da, eta are gehiago Kongresu Jauregi batean egiten bada, non badirudi traje eta gorbatarekin joan behar dela. Baina esango banizu kontzertu hau desberdina dela?
Kontzertua ez da ohiko kontzertua izango, normalean horrelako musika-ekitaldietara joaten ez den jendea bertaratuko delako, Udal Musika Bandak hiriko hainbat kolektiborekin elkarlanean egindako lanaren ondorioz, hala nola kultura-aniztasunaren, desgaitasunaren eta belaunaldien arteko aniztasunaren arloan lan egiten duten elkarteak. Jakinminez betetako publikoa izango da, musika klasikoa zirraragarria eta eskuragarria izan daitekeela deskubritzeko prest dagoena, inor presionatuta edo aspertuta sentitu gabe. Gainera, kontzertura edozein herritar joan daiteke, herritar guztiei irekita dagoelako.
Egitaraua
- Nomadak. Pieza honek Gasteizko Pilar auzoaren aniztasuna eta aberastasuna erakutsi nahi du, eta auzoko hainbat gizarte-eragilerekin lankidetzan prestatu du Bandak.
- Bandarekin batera oholtzaratuko diren interpreteak: Pilarreko Bizan, Puerto Rico Zentro Okupazionala, 12 Nubes kolektiboa, Kaleko Hezkuntzako Udal Programa, La doble M raperoa eta Gasteizko Arte eta Lanbide Eskola.
- Musika: The same beats.
- Letra: La doble M raperoa.
- Egokitzapenak: Jimmy Bidaurreta, Udal Folklore Akademia.
- The mountains of Switzerland, Oscar Navarro.
- Welcome Overture, Otto W. Schwarz.
- El cumpleaños del príncipe, Johan de Meij.
Azaroaren 19tik aurrera (asteartea) jaso daitezke gonbidapenak, Principal antzokiko leihatilan, gaur egun Turismo Bulegoan kokatuta (Plaza Berrian).
02/12/2024
19:00-20:00
Europa Biltzar Jauregia
Doan (gonbidapenarekin)