Agenda - kulturaraba
Kontzertuak
Astearte Musikalak 2024-25: Carles & Sofía Piano Dúo
2024-2025eko Astearte Musikalak zikloaren barruan.
Carles Lama eta Sofia Cabruja nortasun artistikoaren parekorik gabeko modeloa dira, eta nazioartean ospe handiena duten Europako piano bikoteetako bat.
Publikoak nahiz kritikak entzuleak hunkitzeko gaitasun ukaezina duten musikari bi direla diote, eta sinkronizazio ikusgarria eta elkar ulertzeko modu aparta ere baditu bikoteak. Carles eta Sofia goraipatu ditu kritikak, duten teknika bikainagatik, pasioagatik, soinu kalitate inbidiagarriagatik eta dotorezia amaigabeagatik. Musika genero guztien ezagutza sakona dute eta errepertorioa lau eskutara interpretatzeko estilo paregabea garatu dute Carlesek eta Sofiak, orkestra-koloreen aukera osoarekin, fraseatze oso naturalarekin eta cantábile ikaragarriarekin, kontzientzia harmonikoaren zentzu sakonarekin batera.
Interpretatzaileak:
- Carles Lama, piano-jotzailea
- Sofía Cabruja, piano-jotzailea
Programa:
Schuberten, Brahmsen, Granadosen, Fallaen eta Ravelen lanak
14/01/2025
19:30
Vital Fundazioa Kulturunea
8 €